28Urria2020

011.jpg

Nabarmenak

Nabarmenak

 

JAURLARITZA NEURRIAK

 


 

 

    URRIKO KULTUR PROGRAMAZIOA                  KULTUR IKASTAROAK 2020

01-kultur-buletina-urria-202001-kultur-ikastaroak-2020web  

              

                DESKARGATU                                      DESKARGATU                                                                                                                                                                


Sarrerak


banner covid villabona

DESKARGATU JARRAIBIDEEN ALDIZKARIA

prestazio zerbitzuen gida Euskaraz

 

HONDAKINEN BILKETA

Datuak kontsultatzeko klikatu hemen

 

 HPONDAKINAK WEB

 

COVID-19: GOMENDIOEN GIDA

 GOMENDIOEN gida eusk page-0001

koronabirusa-babestu-web 

Recomendaciones residuos euWEB

 

 

Emakumeen kontrako indarekeria sufritzen ari bazara, edo susmo hori baduzu...

DEITU: 900 840 111

EMAKUMEEN INDARKERIA EZweb

 

bulegoa

Ordutegia: 

Ostirala: 09:00 - 14:00

Hitzordua aurrez eskatu behar da

COVID-19aren osasun larrialdia dela eta, kontsumitzaileen egoera eta arazo ohikoenen informazioa:

DESKARGATU

ALBISTEAK

1016439-Villabona-14.w1024

Olaederra kiroldegiaren gutuna bazkide eta erabiltzaileei

Olaederra kiroldegiko arduradunek honako gutuna argitaratu nahi izan dute, kiroldegiko bazkide eta erabiltzaileei informazioa helaraziz:

Bederatzi aste igaro dira alarma-egoeraren dekretua eman zenetik eta, ondorioz, gure instalazioak erabat itxi zirenetik.

Hartutako lehen neurria gure giza taldeari baldintza onenak erraztea izan zen, ERTE bat sustatuz, langile guztiek Kirolzer enpresa kudeatzailearekin duten kontratu-lotura mantendu dezaten.

Bestalde, instalazioak ahalik eta egoera onenean mantentzen saiatzen ari gara, berriro irekitzeko zain.

Azkenik, gure zerbitzuak eman ahal izateko aplikatu beharko ditugun neurri guztiak diseinatzen eta planifikatzen ari gara, higienerik eta segurtasunik handiena bermatuz, egoerak instalazioak berriro irekitzea ahalbidetzen duenean.

Gehiago irakurri...

kontsortzioa

Gipuzkoako Ur Kontsortzioak COVID-19aren krisiaren aurrean herritarren beharrei erantzuteko ez-ohiko neurriak hartu ditu

Gipuzkoako Ur Kontsortzioak honako oharra kaleratu du, Covid-19ak sortutako krisiaren aurrean, hartu dituen ez-ohiko neurrien berri emateko:

COVID-19ak sortutako krisiaren aurrean Gipuzkoako Ur Kontsortzioak ezhoiko neurriak hartzea erabaki du herritarren beharrei erantzuteko

• Neurrien helburua herritarren zailtasun ekonomikoak arintzea da, bereziki egoera ahulean dauden familienak, langile autonomoenak eta empresenak
• Neurriak Batzorde Exekutiboan onartu dira aho batez

Donostia, 2020ko maiatzaren 18a. Gipuzkoako Ur Kontsortzioaren Batzorde Exekutiboak, COVID-19aren osasun larrialdiak eragin dituen ondorio ekonomikoei aurre egiteko ezohiko neurriak hartzea erabaki du aho batez.

Gehiago irakurri...

IMG20200512104259web

Udalak hondakinen poltsak edukiontzien barrura sartzen ez badira isunak ezarriko dituela ohartarazi du

Aste honetan hainbat edukiontzien gunetan zabor poltsa ugari bota dira lurrera, eta udala gero eta gehiago errepikatzen ari den egoera honi erantzuteko neurriak hartzera behartuta ikusi du bere burua. Hau da Sare sozialen bidez udal gobernuak zabaldutako mezua:

"Horrela zegoen atzo kale Berriko edukiontzien gunea. Gainera, zenbait gunetan irudi hau ohikoa bilakatzen ari da, eta onartezina da. Zergatik ez dira poltsak edukiontzietara sartzen?
Udaletik hondakinen poltsak edukiontzien barrura sartzea exijitzen dugu eta ohartarazten dugu udaltzaingoa poltsak lurrean utzen dituztenei zigor neurriak edo isunak ezartzen hasiko dela."

garbigune weberako

Garbiguneak zabalduko dira eta traste zaharren bilketa martxan jarriko da

Tolosaldeko Mankomunitateak, datorren astean hainbat zerbitzu berriro ere martxan jarriko direla iragarri du.

TRASTE ZAHARREN BILKETA:

Maiatzaren 11tik aurrera, traste zaharren bilketa zerbitzua berreskuratuko da. Gogoan izan zerbitzu honen bitartez bolumen handiko hondakinak jasotzen direla, hala nola, altzariak, koltxoiak, sofak eta etxeko tresna elektrikoak.

Trasteak ateratzeko ordutegia: Asteazkena 20:00-22:00

Garrantzitsua da, bilketa egutegia errespetatzea, kaleak garbiak mantendu ahal izateko, eta hondakinak atera aurretik mankomunitatera abisua pasatzea 943676216 telefonoan edo web orriaren bitartez.

Gehiago irakurri...

hilerri iturri

Amasako hilerria eta Altzingo iturria berriro ere zabalik

Covid-19aren osasun larrialdiaren eraginez, hainbat astez itxita egon ondoren, udalak Amasako hilerria eta Altzingo iturria zabaltzea erabaki du gaur. 

Hilerriaren jasuan, udalak arduraz jokatzea eskatzen du eta jende pilaketak saihestea. Beraz, hilerrira banaka joateko gomendioa luzatzen da eta hilerriko esparruan 10 pertsonako gehienezko aforoa ezarri da.

Larrialdi egoera eta konfinamendua ezarri zenean, udalak Altzingo iturria istea erabaki zuen, jende ugari bertara joaten baitzen ura hartzera eta hori etxetik ateratzeko arrazoi nahikoa ez zela iritzita. Momentu honetan konfinamendua arindu da eta horregatik iturri hau irekitzea erabaki da.

Udaletik beti pertsonen arteko 2 metroko distantzia mantentzeko deia egiten dugu.

IMG20200504120048web

Poltsa konpostagarrien makina, berriro zabalik

Hondakin organikorako poltsa konpostagarriak doan hartzeko makina berriro ere zabalik dago. Makina goitik behera desinfektatua izan da.

Jakina denez, makina honetarako sarbidea itxita egon da azken asteetan, Koronabirusaren zabalpena ekiditeko prebentzio neurri gisa.

Herritarrei makina arduraz erabiltzeko deia: "Mesedez, poltsak hartu aurretik eskuak garbitu makinaren ondoan ezarri den alkoholdun xaboia erabiliz".

 

Azpikategoria

logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.