30Urria2020

007.jpg

Nabarmenak

Nabarmenak

prestazio zerbitzuen gida Euskaraz

 

HONDAKINEN BILKETA

Datuak kontsultatzeko klikatu hemen

 

 HPONDAKINAK WEB

 

COVID-19: GOMENDIOEN GIDA

 GOMENDIOEN gida eusk page-0001

koronabirusa-babestu-web 

Recomendaciones residuos euWEB

 

 

Emakumeen kontrako indarekeria sufritzen ari bazara, edo susmo hori baduzu...

DEITU: 900 840 111

EMAKUMEEN INDARKERIA EZweb

 

bulegoa

Ordutegia: 

Ostirala: 09:00 - 14:00

Hitzordua aurrez eskatu behar da

COVID-19aren osasun larrialdia dela eta, kontsumitzaileen egoera eta arazo ohikoenen informazioa:

DESKARGATU

ALBISTEAK

Udalak eta Behar Zana pilota elkarteak hitzarmena sinatu dute, lehiaketa ofizialetan herriko frontoiak erabili ahal izateko

behar1 tokikom 700x700

Amasa-Villabonako udalak eta Behar Zana pilota elkarteak, Covid-19aren osasun zaintzarako eta Amasako eta Villabonako pilotalekuetan lehiaketak segurtasun baldintza egokietan antolatzeko, hitzarmena sinatu dute aste honetan.

Modu horretan, Behar Zana elkarteko adin eta kategoria ezberdinetako pilotari federatuek, Pilota Federazioak antolatutako lehiaketa ofizialetako partiduak jokatu ahal izango dituzte Amasa-Villabonan bertan.

Honakoak dira hitzarmenak jasotzen dituen elementu nagusiak, laburbilduta:  

KLUBAREN ETA UDALAREN ARTEKO HITZARMENA COVID-19KO OSASUN ZAINTZAKO EGOERAN FRONTOIA LEHIAKETETARAKO ERABILI AHAL IZATEKO

1. KLUBak Bear Zana eta Amasako frontoiak 2020ko irailaren 1etik 2021ko abenduaren 31rako epean erabili ahal izango du lehiaketak antolatzeko.

2. KLUBAk udalarekin erabilera ordutegi zehatzak adostu beharko ditu. 

3. KLUBAk eta udalak konpromisoa hartzen dute jaialdia egiten den unean indarrean dagoen COVID-19k eragindako osasun-krisiari aurre egiteko beharrezkoa den prebentzioari buruz Eusko Jaurlaritzak emandako aginduek eskatzen dituzten osasunarloko eta osasunsegurtasuneko prebentzio-neurri guztiak zorrozteko.

4. Zehazki, KLUBAk eta udalak honako puntu hauek betetzeko konpromisoa hartzen dute:

  • Udalak lehiaketa egiteko protokoloaren eta pertsonen arteko distantzia fisikoari eta maskararen erabilerari buruz indarrean dauden neurrien berri eman beharko du, frontoian informazio-kartelak jarriz.
  • KLUBAk jendearentzako sarbidean eta irteeran pilaketak saihestu beharko ditu, betiere modu ordenatuan egingo direla ziurtatuz, pertsonen arteko distantzia fisikoari eta maskararen erabilerari buruzko indarrean dauden neurriak mantenduz. Horretarako, instalazioaren sarrera eta irteeretan behar diren laguntzaileak eta kontaketa-materiala eduki beharko ditu.
  • Udalak noranzko bakarreko zirkulazio-ibilbideak finkatu beharko ditu, bai frontoi barruan, bai sarbide eta irteeretan.
  • Udalak garbiketa eta desinfekzio sakona egin beharko ditu aldageletan, pubilkoetarako erabiltzen diren lekuetan, komunetan eta publikoarekin kontaktua duen espazio orotan, edozein jaialdi jokatu aurretik eta ondoren.
  • Udalak eskuak garbitzeko beharrezko elementuak izan beharko ditu instalazioaren sarreran, bai eta komunen sarreretan ere.
  • KLUBAren ardura izango da pilotariek pertsonen arteko distantzia fisikoari eta lehiaketatik edota beroketatik kanpo maskara erabiltzeari buruz indarrean dauden neurriak betetzea.
  • KLUBAren ardura izango da teknikariek pertsonen arteko distantzia fisikoari eta maskararen erabilerari buruz indarrean dauden neurriak betetzea.
  • Partidan erabili beharreko pilotak KLUBAk edota klub aurkariek emango dituzte. Partida amaitzean klub bakoitzak bereak desinfektatu beharko ditu, horretarako produktu egokiarekin; beharrezko materiala klub bakoitzak jarriko du.

Jendearen edukierari eta antolamenduari dagokienez:

  • Udalak kartelen bidez adierazi beharko du pilotalekuaren gehieneko edukiera.
  • Pertsonen arteko distantzia fisikoari eta maskararen erabilerari buruz indarrean dauden neurriak bete beharko dira.
  • KLUBAren erantzukizuna izango da zutik jenderik ez egotea.
  • KLUBAren erantzukizuna izango da jaialdia egiten den unean Eusko Jaurlaritzak baimendutako edukiera eta gehieneko edukiera ez gainditzea.

 

 



logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.