Noticias
Atrás Ipar Euskal Herrian azterketak euskaraz egiteko eskubidearen aldeko mozioa onartu du Udalbatzak
28·05·2026

Atzo arratsaldeko osoko bilkuran, Lapurdi, Behe Nafarroa eta Zuberoako Seaska ikastoletako irakasle, guraso eta ikasleek eratutako “Azterketak Euskaraz” taldeak Amasa-Villabonako Udalera bidalitako sostengu-mozioa aho batez onartu zen.
Udal gobernu taldearen (EH Bildu) izenean Xabat Laborde euskara zinegotziak, Ipar Euskal Herrian euskararen ofizialtasuna ezinbestekoa dela eta bertako ikasleek azterketak euskaraz egiteko eskubide osoa dutela aldarrikatu zuen. Horrekin batera bat egin zuen Azterketak euskaraz taldea garatzen ari den borrokarekin eta babes osoa eskaini zien. EAJ-PNV eta PSE-EE taldeek ere aldeko bozka eman zioten mozioari, baina ez zuten adierazpenik egin.
Honakoa da Amasa-Villabonako Udalbatzak aho batez onartutako mozioa
