Noticias

Atrás Realaren partida zuzenean Malkar plazako pantaila handian ikusteko aukera

Larunbatean Kopako finalaren emozioa bizitzeko aukera izango da Amasa-Villabonan. Izan ere, zuzeneko emanaldia eskainiko da, Gurea antzokiko dorrean, Malkar plazara begira dagoen pantaila handian.

16·04·2026


Larunbatean Kopako finalaren emozioa bizitzeko aukera izango da Amasa-Villabonan, izan ere, zuzeneko emanaldia eskainiko da, Gurea antzokiko dorrean, Malkar plazara begira dagoen pantaila handian.

Reala eta Atletico de Madriden arteko norgehiagoka 21:00etan hasiko da, baina 19:30etatik aurrera Sevillarekin zuzeneko konexioa ezarriko da, Amasa-Villabonatik ere finala hasi aurreko giroa, partiduak sortutako urduritasuna eta Reala berriro txapeldun izatearen ilusioa sentitu eta partekatu ahal izateko.

Txuri-urdinen harrotasuna inoiz baino indartsuagoa den honetan, ez galdu Reala animatzeko eta bultzatzeko aukera! Guazen Reala!

2026ko Kirol Hamabostaldiaren esku-orria