Berriak
Atzealdea Amasa-Villabonako udal ordezkaritza Bergarako ekitaldian izan zen
2026·07·20

Foruen abolizioaren 150. Urteurrena eta Bergarako Alkateen Mugimenduaren 50. urteurrena oroitzeko ekitaldi politiko-instituzionala izan zen atzo Bergaran. Beatriz Unzue (EH Bildu) alkatea eta Juan Mari Iparragirre (EAJ-PNV) zinegotzi ohia ere bertan izan ziren, Euskal Herriko 180 herritako gainontzeko ordezkariekin batera.
Ekitaldian duela 50 urte Alkateen Mugimenduko kide izen ziren alkate ohiak omendu zituzten eta Euskal Herriak autogobernu eta burujabetza handiagoa behar dituela aldarrikatu zuten euskal alderdi abertzaleetako agintariek. Etorkizunari begira autogobernua indartzeko konpromisoa ere berretsi zuten Bergarako Adierazpenarekin.
