Berriak

Atzealdea Erreboteko plazan jokatuko da Euskal Pentatloiaren kanporaketa

Erreboteko plazak Euskal Pentatloiaren 2026ko kanporaketa hartuko du datorren larunbatean, uztailaren 18an, 17:30etik aurrera.

2026·07·16


Urtebeteko etenaldiaren ondoren, herri kirolaren hitzordu garrantzitsu hau berriro ikusgai izango da, eta 14 kirolarik indarrak neurtuko dituzte irailean jokatuko den finalerako sei txartelen bila. Parte hartuko duten kirolariak dira Andoni Iruretagoiena (Izeta VI), Xabat Olaizola, Beñat Telleria, Ioritz Gisasola, Benat Amade, Julen Kañamares, Jokin Urretabizkaia, Basozabal, Iker Goldarazena, Iñigo Zabala, Jakes Iruretagoiena (Izeta V), Jon Bengoetxea, Julen Odriozola, Mikel Marijuan eta Raul Zelaieta.

Gizonezkoen maila bakarra izango da jokoan larunbatean, eta kirolariek bost modalitate hauei egin beharko diete aurre: 100 kiloko bola altxatzea, giza proba 400 kiloko harriarekin, aizkora lana, 50 kiloko txinga bana eramatea eta, azkenik, korrikako proba.

Beatriz Unzue alkateak azpimarratu zuen Udalarentzat pozgarria dela horrelako ekimenak babestea, herri kirolak "gure ondarearen, historiaren eta nortasunaren parte" direlako. Era berean, kirola, kultura eta herria uztartzen dituzten ekitaldiak babesten jarraitzeko konpromisoa berretsi zuen.

Larunbateko Euskal Pentatloiaren kanporaketa doakoa izango da, eta Udalak herritar guztiak animatu nahi ditu goi mailako herri kirol ikuskizunaz gozatzera.