Berriak
Atzealdea Foruen abolizioaren 150. urteurrena eta Alkateen Mugimenduaren 50. urteurrena direla eta Mozioa onartu du Udalbatzak
2026·06·25

Atzo egindako Udalbatzaren osoko bilkuran EH Bildu eta EAJ-PNV alderdiek modu bateratuan aurkeztutako mozioa onartu zen alderdi abertzaleen 12 zinegotzien babesarekin eta PSE-EE alderdiko zinegotzi bakarraren aurkako botoarekin.
Horrela, Amasa-Villabonako Udalbatzak ere, Euskal Herriko beste Udalbatza askok bezalaxe, uztailaren 19an Bergaran izango den Alkateen Mugimenduaren 50. urteurrena eta Foruen abolizioaren 150. urteurrena gogoratzeko ekitaldi politiko-instituzionalarekin bat egin du .
Mozioak horrela dio:
Foruen abolizioaren 150. urteurrena eta Alkateen Mugimenduaren 50. urteurrena direla eta
ZIOEN AZALPENA
2026. urteak garrantzi historiko eta politiko berezia du Euskal Herriarentzat. Izan ere, beste zenbait mugarriren artean –hala nola, Eusko Jaurlaritza eratu zela 90 urte betetzen dira– aurten bi efemeride nagusi ditugu: batetik, 1876ko uztailaren 21eko Foruen abolizioaren 150. urteurrena; eta, bestetik, 1976an Bergaran bil-du zen Alkateen Mugimenduaren 50. urteurrena.
1876ko uztailaren 21eko legeak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru-erregimenaren abolizioa ekarri zuen, Bigarren Karlistadaren amaieraren testuin-guruan. Nafarroa Garaiaren kasuan, foru-araubidearen eraldaketa eta burujabe-tza instituzionalaren murrizketa sakona lehenago gertatu zen, 1841eko Lege Hitzartuaren bidez, Lehen Karlistadaren ondoren. Lehenago, 1789-1790 urteen artean, Frantziako iraultzaren eskutik Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako euskal lurraldeen eskubide historikoen abolizioa gertatu zen. Hiru prozesu hori-ek, bakoitza bere une historikoan eta bere berezitasunekin, Euskal Herriko lu-rraldeek mendeetan garatutako instituzio, eskubide historiko eta burujabetza politikoaren galera eta murrizketa ekarri zuten. Erabaki haiek herri borondatea-ren gainetik ezarri ziren, eta ondorio sakonak izan zituzten Euskal Herriaren egi-turaketa instituzionalean, lurralde-artikulazioan eta autogobernuan.
1876ko abolizio hartatik mende bat geroago, 1976ko uztailaren 21ean, frankis-moaren amaieraren testuinguruan eta trantsizio politikoaren atarian, Euskal He-rriko hainbat udal ordezkari Bergaran bildu ziren. Alkateen Mugimendu hark Fo-ruen abolizioaren mendeurrena baliatu zuen Euskal Herriaren nortasun naziona-la, eskubide historikoak, udal tradizio demokratikoa eta autogobernurako nahia aldarrikatzeko.
1976ko adierazpen hartan jasotako espirituak gaurkotasun osoa du oraindik ere. Izan ere, udalerriek Euskal Herriaren historian izan duten eginkizun politiko eta instituzionala funtsezkoa izan da, eta gaur egun ere udal erakundeek herrita-rren borondate demokratikoaren adierazpide hurbilena izaten jarraitzen dute.
Bergaran izan ziren alkateek eta zinegotziek aitortu zuten ez zitzaiela samurra gertatu herriaren nahia eta erabakia ulertu eta argitara ematean beren gain har-tu zuten erantzukizuna betetzea; ala ere, haiek uste zuten heldu zela garaia argi eta garbi adierazteko herriaren eskubide politikoak iraungi ezinak eta ukaezinak direla. Auziaren benetako funtsa ez baitzegoen foraltasun zaharrean, eskubide historiko horiek eguneratzean baizik, foruek adierazten zituzten subiranotasun-eremuak euskal nazio ikuspegitik gaur egunera eta etorkizunera proiektatzean, alegia.
Orduan bezala, bizi dugun egoera honetan ere, desafio berriei ekin beharrez aurkitzen gara eta argi aldarrikatu nahi dugu, etorkizuneko gizarte erronkei eran-tzun baikor bat eman ahal izateko, euskal herritarren ahotsak bere lekua behar duela, hitzaren eta erabakiaren jabe behar dugula izan.
Oso garrantzitsua da une hau hartu behar ditugun erabakietan asmatzeko. Erantzukidetasun politiko eta sozialaren garaia da. Gure herria eta bere jendea aurrera ateratzeko ordua, garapen ekonomikoa gizarte justizia eta subiranota-sun politikoa oinarritzat hartuta.
Erronka horiei guztiei ezin zaie behar bezala erantzun eskumen mugatuekin. Gaurko auziek gaurko tresnak eskatzen dituzte, eta Euskal Herriak autogobernu eta burujabetza handiagoa behar ditu bere etorkizuna bere herritarren boronda-te demokratikoaren arabera antolatzeko.
Horregatik, oroimen historikoaren aitortzak gaur egungo autogobernuaren ingu-ruko eztabaida politiko eta instituzionala elikatu behar du.
Horregatik guztiagatik, Amasa-Villabonako Udalbatzak honakoa erabaki du:
Lehena.
Villabonako Udalak bat egiten du Alkateen Mugimenduaren 50. urteurrenaren eta Foruen abolizioaren 150. urteurrenaren oroitzapenarekin, eta bi efemeride horien garrantzi historiko, politiko eta instituzionala aitortzen du.
Bigarrena.
Udal honek aitortzen du Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako euskal lurral-deen eskubide historikoen abolizioa Frantziako iraultzarekin gertatu zela 1789 eta 1790 artean; horrez gain, aitortzen du 1841ean Nafarroa Garaian, eta 1876an Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan ezarritako foru-erregimenaren murrizketa eta abolizio prozesuek euskal lurraldeen jatorrizko eskubide historikoen eta buru-jabetza instituzionalaren galera ekarri zutela. Era berean, aldarrikatzen du esku-bide horiek ez direla iraungi, ezta herri borondate demokratikoaren ordez kanpo-ko erabakiz deuseztatu ere.
Hirugarrena.
Udal honek berresten du Euskal Herria Europako herri guztien artean berezko nortasuna eta nazio izaera duen herria dela, historia, gizarte eta kulturako ondare berezi baten gordailu; bi estatutan kokatuta eta gaur egun hiru eremu juridiko-politiko ezberdinetan antolatuta dauden zazpi lurraldeetan duela bere leku geo-grafikoa eta euskal nazioa osatzen duten herritarrek dutela beren etorkizun politi-koa modu libre eta demokratikoan erabakitzeko eskubidea.
Laugarrena.
Udal honek aldarrikatzen du beharrezkoa dela foru integrazioaren eta burujabe-tza osoaren bidean urrats berriak egitea, eta, horretarako, Euskal Herriko lurral-deen eskubide historikoak eta autogobernua eguneratzea, gaur egungo behar demokratiko, sozial eta instituzionaletara egokituz.
Bosgarrena.
Udal honek aitortzen du udalerriek Euskal Herriaren historian izan duten eginki-zun erabakigarria, bereziki foru tradizioan, udal demokrazian eta herri ordezkari-tzan; eta konpromisoa hartzen du etorkizunean ere Euskal Herriaren eraikuntza demokratikoan, erakunde demokratikoen rola indartzeko eta hauen artean, bereziki, udal erakundeena.
Seigarrena.
Udal honek bat egiten du 2026ko uztailaren 19an Bergaran antolatuko den eki-taldi politiko-instituzionalaren helburuekin, Alkateen Mugimendua gogoratzeko, 1976ko udal ordezkarien ekarpena aitortzeko eta Euskal Herriaren eskubide historikoen aldeko konpromisoa berritzeko.
Zazpigarrena.
Udal honek mozio hau helaraziko die Euskal Herriko gainerako udalei, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Batzar Nagusiei, Eusko Legebiltzarrari eta Nafarroako Parlamentuari, egoki joz gero, berorri atxiki dakizkien.
Amasa-Villabonan, 2026ko ekainaren 03an
