Eduki publikatzailea

Atzealdea Solasaldia: Bizitza baten txatalak

Amasako Kultur Etxea · 19:00
15 URR

Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira

Bizitza baten txatalak liburuaren inguruko solasaldia, Onintza Enbeitarekin
 

Muxikako Igertu baserrira ezkondu zen gaur egun laurogeita hamar urtetik gora dauzkan Feli Madariaga foruarra. Eta hortik aurrera bizitza ederra eraiki zuen Julian Gabikaetxebarria senarrarekin eta bien artean izan zituzten hiru alabekin. Ekonomia zirkularrean, eskuz eskuko salmentan, eskuz eskuko ekoizpenean eta garaian garaikoan sinetsi duten emakume baserritarren belaunaldi baten lekuko da Madariaga.

Liburuaren inguruko solasaldi honek liburua irakurtzeko gogoa pizuko die batzuei, irakurritako pasarteak gogorarazi beste batzuei edo, besterik gabe, Onintzaren hitzek interesa piztuko diote bakarren bati. Emakume baserritarren eguna ospatzeko aukera polita.

SARRERA: DOAN


 

 

 


 

IZFE Schedule Viewer