Berriak

Atzealdea Tenperatura altuengatik hartutako prebentzio neurriak

Eusko Jaurlaritzak asteartera eta asteazkenera zabaldu du tenperatura oso altuengatik ezarritako alerta gorria.

2026·06·23


Muturreko tenperatua altuak direla eta, Udalak hainbat prebentzio-neurri hartu ditu herritarren segurtasuna bermatzeko eta sute-arriskua murrizteko. 

Hartutako neurrien artean, Lastur eta Komizar parkeetako parrilak itxi dira, eta gogorarazten da, alerta egoerak irauten duen bitartean, debekatuta dagoela herriko beste edozein lekutan parrilak piztea.  

Bestalde, Villabonako eta Amasako plazetan aurreikusitako San Juan suak mantenduko dira, baina segurtasun neurri bereziekin egingo dira, larrialdi zerbitzuek ezarritako jarraibideak betez.

Era berean, landa eremuan eta baserrietan ezingo da San Juan surik piztu gaur iluntzean, tenperatura altuek eragindako sute-arrisku handia dela eta.

Udalak herritarren lankidetza eskertu eta zuhurtziaz jokatzeko deia egiten du, arrisku egoerak saihesteko eta guztien segurtasuna bermatzeko.