Berriak

Atzealdea Uraren eta hondakinen tasak ordaintzeko dirulaguntzak eskatzeko epea zabalik

Eskaerak irailaren 11ko 14:00ak arte egin daitezke, Udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzuan edo erregistro elektronikoaren bidez.

2016·08·24


Udaleko Gizarte Zerbitzuen sailak dirulaguntzak eskainiko ditu uraren eta hondakinen tasak ordaintzeko zailtasun ekonomikoak dituzten herritarrentzat.

Eskaerak egiteko epea gaur, abuztuaren 24an, ireki da eta irailaren 11an amaituko da, eguerdiko 14:00etan. Eskatutako dokumentazioa Udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzuan edo erregistro elektronikoaren bidez aurkeztu behar da.

Dirulaguntza hauek eskatzeko baldintzak

  • Villabonan erroldatuta egotea eta benetan bertan bizitzea eskaera aurkezten denean.
  • Bizikidetza-unitate bateko kide izatea, eta bizikidetza unitate horren diru-sarrerek oinarrietan ezarritako muga ez gainditzea (bizikidetzako kide guztien sarrerak batuta).
  • Bizikidetza-unitatearen kopurua zehazteko erreferentzia gisa hartuko da Biztanleen Udal Erroldan fakturetan adierazitako epeei dagokien informazioa.
  • 10.000 eurotik gorako ondarerik ez izatea, ohiko etxebizitza kontuan hartu gabe.
  • Fakturaren ur kontsumoak ezingo du etxebizitza horretan erroldatutako pertsonako 15 m kubiko gainditu, hiruhileko bakoitzean.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

  • Eskaera orria eta diru-sarreren eta, ondasun higigarrien eta higiezinen zinpeko aitortza
  • Eskatzailearen eta bizikidetza unitateko gainerako kideen NANa edo nortasuna egiaztatzen duen beste agiriren bat.
  • Familia liburua edo zaintza, babespea edo tutoretza egiaztatzen duten agiriak.
  • Banatuta, dibortziatuta edo seme-alaben eta gurasoen harremanekin zerikusia duen beste edozein gai garrantzitsu egonez gero, dagokion epaia eta pentsioa justifikatuko duen ordainagiria.
  • Eskatzailearen kontu korrontea eta titulartasuna adierazten duen banku agiria.
  • 2025. urteko fakturak ordainduta daudela egiaztatzen duen agiria.
  • Bizikidetza unitateko kide guztien 2025ko informazio fiskala.
  • Lan eta egoitza baimenak ez dituztenen kasuan, eta 2025 urtean RGI dirulaguntzaren onuradun izan direnak, Lanbidek igorritako dirusarreren ziurtagiria.
  • Dirusarreren eta ondasun higigarrien eta higiezinen zinpeko aitorpena.

Aurtengo aurrekontuan, Udalak 16.226 euroko partida bideratuko du dirulaguntza-lerro honetara.