01Ekaina2023

001.jpg

Nabarmenak

Nabarmenak

 

bannerra GIDARENA

 

            BaliabideenGida-English     BaliabideenGida-Française

 

ALBISTEAK

20230309 NordicWalking

Nordic Walking kirolaren onurak aurkeztuko ditu Oriaibaia elkarteak asteburuan

Ipar martxa edo Nordic Walking-aren onurak eta xehetasunak ezagutu nahi dituztenek asteburu honetan aukera paregabea izango dute Villabonan. Gure herrian egoitza duen Oriaibaia Nordic Walking elkarteak hainbat ekitaldi antolatu ditu herritarren artean kirol honek eskaintzen dituen onurak ezagutarazteko.

Gehiago irakurri...

20230301Euskara

Euskararen aurkako eraso judizialak salatu ditu Udalbatzak

Atzo arratsaldeko Osoko Bilkuran Euskararen aurkako eraso judizialak salatzen dituen mozioa onartu zen EH Bildu eta EAJ-PNVren aldeko botuekin eta PSEren abstentzioarekin.

Gehiago irakurri...

20230301Sahara

RASD-en 47. urteurreneko Adierazpena onartu du Udalbatzak

Atzo ilunabarrean izan zen Osoko Bilkuran, Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren 47. urteurreneko adierazpen Instituzionala onartu zen EH Bildu eta EAJ-PNVren aldeko 11 bozkekin eta PSEren abstentzioarekin.

Gehiago irakurri...

53428013-k69C-U100343789717BPF-1248x770Diario Vasco

Martxoaren 26an izango da Aizkardiren 54.mendi martxa

Aurten ere bi ibilbide izango dira motza eta luzean. Ibilbide motza 25 kilometrokoa izango da, 1200 metroko desnibela eta 6 orduko iraupenarekin. Luzea aldiz, 44 kilometrokoa 2500 metroko desnibelarekin eta 10 orduko iraupenarekin.

Izena emateko martxoaren 1ean hasi eta 24ra bitartean izango da aukera E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera idatziz edo 649717182 telefonora dei eginda. Martxaren egunean ez da inskripziorik onartuko. Martxa egunean dutxa zerbitzua egongo da, baina, janaria eta edaria norberak eraman beharko du.

euskaran ados txurian weberako1

Euskaran Ados! mahai irekiaren bilera otsailaren 27an

 Euskaran Ados! Amasa-Villabonako udalak euskara sustatzeko duen mahai parte hartzaileak bilera berri bat egingo du datorren astelehenean 18:00etan udaletxeko Batzar aretoan. Bileran jorratuko diren gaien zerrenda: Euskararen erabilera sustazeko udal plana 2023, Euskara saileko dirulaguntzak 2023. urterako, UEMAk martxoaren 25ean egingo duen ekitaldiaren berri ematea eta norberak lekarkeena.

Herriko euskaltzale guztiak gonbidatzen ditugu parte hartzera. Guztiok batera, euskaraz biziko den herria lortzera goaz!

332234669 1936429783374473 1541893824139316163 n

Horrela ez da garraio publikoa sustatzen!

Atzo, igandea, Amasa-Villabonako herritar askok zailtasun handiak izan zituzten Tolosako iñauterietara garraio publikoan joan ahal izateko. Bai autobusak eta baita trenak ere, guztiz beterik iristen ziren gure herriko geltokietara eta bertan zain zeuden pertsona gehienek ezin izan zuten sartu.

Gehiago irakurri...

Azpikategoria

logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.