
- 2023 Otsaila 14
Villabonako KZguneak ikastaro aukera zabala antolatu du martxorako
Villabonako KZguneak teknologia berriekin lotutako doako ikastaro katalogo zabala antolatu du martxorako. Aurrez aurreko edo urruneko modalitateetan, besteak beste, enplegu bilaketa, produktibitatea edota e-Administrazioa bezalako gaiak jorratuko dituzte izena ematen duten interesdunekin.

- 2023 Otsaila 10
Elkartasuna, Turkia, Siria eta Kurdistanekin
Pasa den otsailaren 6an izandako lurrikara izugarriak milaka hildako eta zauritu eragin ditu Turkia, Siria eta Kurdistango lurraldeetan. Iturri ezberdinen arabera, dagoeneko hildakoen zifra 30.000tik gora kokatu da, zifra benetan beldurgarria.
Tragedia humanitario latz honen aurrean, Amasa-Villabonako Udalak elkartasuna helarazi nahi die Turkia, Siria eta Kurdistango herriei, eta bereziki lurrikarek kaltetu dituzten pertsona guztiei. Udalak bere doluminak bidaltzen dizkie lurrikararen ondorioz hildakoen senide eta gertukoei. Amaitzeko, Amasa-VIllabonako Udalak bat egiten du Zaporeak euskal GKEak martxan jarri duen elikagai bilketarekin.

- 2023 Otsaila 10
Azken hilabeteetan udalak beste 1.500 kg hondakin jaso ditu herriko eremu naturaletan
2021. urteko apirilaz geroztik, Udalak hilero-hilero herriko ibai, erreka eta natur guneak garbitzen ditu. Urtzain taldearekin sinatutako hitzarmenaren bidez, hilean astebetez, gure udalerriko eremu naturaletan pilatutako hondakinak bildu eta sailkatzen dira, ondoren birziklatu ahal izateko.

- 2023 Otsaila 09
Piratek Amasa-Villabona abordatuko dute ostegun gizen arratsaldean!
Udalak, herriko Seaska Haurreskola, Zubimusu Ikastola eta Fleming Herri Eskolarekin elkarlanean, inauteri-desfilea antolatu du ostegun gizen arratsalderako. Aurtengo gaia “Piraten abordaia” izango da, beraz, herriko haur eta gaztetxoak pirataz mozorrotuta, Villabonako kaleak alaituko dituzte txaranga doinuez lagunduta.

- 2023 Otsaila 07
Hainbat ekimen antolatu ditu Udalak, Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Egunaren harira
Otsailaren 11 Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko eguna da, eta Amasa-Villabonako Udaleko Berdintasun sailak hainbat ekitaldi antolatu ditu emakumeek eta neskek zientzian, teknologian, ingeniaritzan edota matematikan duten garrantzia ikusarazteko eta egindako lana aitortzeko.

- 2023 Otsaila 06
Autobus geltoki berri bat gehitu da Donostiarako noranzkoan
Kale Berriko ur hoditeria aldatzeko lanek Donostiarako noranzkoan doazen autobus geltokietan eragina izan dute. Obrak hasi zirenean geltoki bakarra ezarri behar izan zen Villabonan, kale Berria 10-12 parean, hain zuzen ere. Honek herriko zenbait autobus erabiltzaileen artean haserrea eta ezinegona sortu zuen, geltokiraino iristeko distantzia handia ibili behar zutelako.