
- 2023 Abuztua 10
Muskulaziorako sei makina berri estreinatuz hasiko du ikasturtea Olaederra kiroldegiak
Oporrengatik hartutako atsedenaldi labur baten ondoren, Olaederra Kiroldegia prest dago bihartik aurrera bazkide eta erabiltzaileei harrera egiteko. Bide batez, urteko mantentze-lanak egiteko eta instalazioak baldintza ezin hobean daudela ziurtatzeko baliatu du azken egunetako itxialdia. Gainera, erabiltzaileek itzuleran sei makina berri topatuko dituzte gimnasioko aretoan.

- 2023 Abuztua 02
Altzin kaleko aparkalekuak egokitzeko lanak egingo ditu Udalak
Altzin kaleko aparkalekuen antolaketa hobetzeko lanak hasiko dira abuztuaren 3an. Lan hauen bidez, gaur egun N-1 autobideko pareta aldean kokatzen diren aparkalekuen egoerak sortzen dituen arazoekin amaitu, aparkaleku kopurua handitu eta kalearen argiztapena hobetuko da.

- 2023 Uztaila 21
Udalak 16.230 euro bideratuko ditu El Salvadorren eta Saharar errefuxiatuen kanpalekuetan garapen proiektuak finantzatzera
Udalak lankidetza-hitzarmen berri bat sinatu du Euskal Fondoarekin, Euskal Tokiko Erakunde Kooperatzaileen Elkartearekin. Hitzarmen honen bidez, Udalak guztira 18.000 euro bideratuko ditu elkarte horretara, eta horietatik 16.230 euro El Salvadorren eta Saharar errefuxiatuen kanpalekuetan proiektu bana garatzeko izango dira.

- 2023 Uztaila 19
Udaleko Gizarte Zerbitzuen sailak 2022 urteko memoria aurkeztu du
Amasa-Villabonako Udaleko Gizarte Zerbitzuen sailak 2022. urteko jardueren memoria aurkeztu du. Memoria honek Udal Gizarte Zerbitzuek Amasa-Villabonako herritar guztien oinarrizko eskubideak bermatzeko eta gutxieneko ongizatea eta bizi-kalitatea izateko egiten duen lan guztiaren laburpena jasotzen du.

- 2023 Uztaila 17
Kuadrillen eguneko bazkarirako izen-emate epea, uztailaren 20ra arte
Aurtengo Santiago jaietako kuadrillen eguna uztailaren 28an, ostiralarekin, ospatuko da, eta Etxeondoko bazkarira joan nahi duten kuadrilla guztiek aldez aurretik izena eman beharko dute.

- 2023 Uztaila 14
Jaien testuinguruan indarkeria matxistari aurre egiteko protokoloa osatu dute Udalak eta Akain Talde Feministak
Garagardo azokan eta Santio festetan herritar guztien segurtasuna eta ongizatea bermatu nahi ditu Amasa-Villabonako Udalak, eta, horretarako, Akain Talde Feministarekin lankidetzan, indarkeria matxistaren aurkako protokolo bat diseinatu eta onartu du. Tamalez, udako jaien testuinguruan emakumeen eta hetero-arautik kanpoko genero-identitatea eta/edo sexualitatea duten pertsonen aurkako eraso fisiko, sexual, psikiko... gertatzen direla kontuan izanik, Udalak eta tokiko mugimendu feministak bat egin dute eraso horiei modu sendo eta antolatuan aurre egiteko.