01Ekaina2023

010.jpg

Nabarmenak

Nabarmenak

 

bannerra GIDARENA

 

            BaliabideenGida-English     BaliabideenGida-Française

 

ALBISTEAK

Bilbao - Palacio de Justicia 1

Amasa-Villabonako Udalak, EAEko Auzitegi Nagusiaren euskararen aurkako azken ebazpena gaitzesten du

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak Barakaldoko Udalaren (Bizkaia) aurka egin du, eta azpikontratatutako zerbitzuetan gutxieneko euskara maila eskatzearen aurkako ebazpena onartu du. Zehazki, erabaki du euskara ezin dela langileentzako betekizun gisa ezarri udalerri horretako kultur zerbitzuez arduratzeko enpresa bat kontratatzeko lehiaketan. Ebazpenaren arabera, ezin zaizkie eskakizun berak «inposatu» langile publikoei eta enpresa pribatu bati.

Gehiago irakurri...

IMG20221231184148

Euskal presoen eskubideen aldeko manifestazio jendetsua

2022. urteko azken arratsaldean, abenduaren 31n, Aduna, Alkiza, Asteasu, Amasa-Villabona eta Zizurkilgo Udalek deituta, euskal presoen eskubideen alde manifestazio isila egin zen Villabona eta Zizurkil artean.

Gehiago irakurri...

petardo

Urte-zahar gauean petardo, suziri eta halakoen erabilera mugatzea eskatzen die Udalak herritarrei

Urte amaierako ospakizunetan ohikoa izaten da suziriak, petardoak... jaurtitzea eta zarata handia eragiten duten gailuak erabiltzea. Horietako batzuen erabilera baimenduta badago ere, Amasa-Villabonako Udalak herritarrei dei egin nahi die gogoan izan dezatela eztandek eta zarata handiek hainbat pertsonengan zein etxeko animaliengan eragin kaltegarria sortzen dutela eta hortaz, horien erabilera mugatu dadila eskatzen du.

Gehiago irakurri...

KALE BERRIA 15-29 3

Urtarrilaren 10ean hasiko dira Kale Berriko ur hoditeria berritzeko lanak

Datorren urtarrilaren 10etik aurrera Kale Berrian ur hornidura eta saneamendu sarearen berrikuntza eta espaloiaren zein kaleko argiteriaren eraberritze lanak hasiko dira. Lan horien lehen fasean, Kale Berria 15 eta 29 zenbakien artean egingo dira lanak (Iru Aldeta eta Seaska Haur Eskolaren artean). Bai errepidean eta baita espaloian ere, zulo edo lubakiak zabaldu beharko dira eta horrek sortuko ditu traba edo oztopo gehien.

Gehiago irakurri...

20221221KantuKalejira

Larunbatean, Gabonetako kantu-kalejira herrikoia

Gabonak ate joka ditugunez, herriko hiru ikastetxeek, Udaleko Kultura eta Hezkuntza sailekin elkarlanean, Gabon kantak abesteko kantu-kalejira herrikoia antolatu dute larunbat eguerdirako, abenduaren 24rako. Erreboteko plazan egin dute hitzordua, 11:30ean, eta Santiago egoitza, Malkar plaza eta Txistulari plaza musikaz alaitu ondoren, berriro ere Erreboteko plazara itzuliko da kalejira.

Gehiago irakurri...

20221220Zuhaitza

Egoera kaxkarrean zegoen zuhaitza kendu du Udalak Arroako ibai ondoko pasealekutik

Fleming eskolako teilatuaren gainera erortze-arriskua zuen Makala zuhaitz bat kendu du Udalak Arroa auzoko ibai ondoko pasealekutik. Zuhaitza egoera txarrean aurkitzen zen, eta haize bolada handiekin eskolako teilatuaren gainera erortzeko arriskua zuen.

Gehiago irakurri...

Azpikategoria

logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.