
- 2022 Abendua 20
Villabonako Eskola Kirola elkarteak hezitzaileak behar ditu
Amasa-Villabonako Eskola Kirola elkarteak hezitzaileak behar ditu berehala lanean hasteko edota lan- poltsa osatzeko.

- 2022 Abendua 19
Gabonetako ekintza ugari antolatu ditu Oria merkatari elkarteak etxeko txikienentzat
Datozen gabon jai hauetarako Oria Merkatari Elkarteak ekintza desberdinez osatutako egitarau oparoa antolatu du 5 eta 12 urte bitarteko haur eta gaztetxoentzat: arte sormen eskulanak, munduko jolas, zirko tailer eta familia osoarentzako ipuin kontaketak.

- 2022 Abendua 16
Gabonetan barrakak izango dira Erreboteko plazan
Datorren abenduaren 21etik, urtarrilaren 7ra bitartean, haurrentzat barrakak egongo dira Villabonako Erreboteko plazan. Guztira lau barraka edo atrakzio ezberdin kokatuko dira plazaren bi aldeetan (erdiko gunea libre utziz): Autotxokeak, zaldiko-maldikoak edo karrusela, ohe elastikoak eta "barredora" puzgarria. Tiketak 2 eurotan salduko dira eta 10 eurorekin 6 tiket eskutaru ahal izango dira.

- 2022 Abendua 12
Euskaran Ados! mahai irekiaren bilera abenduaren 12an
Amasa-Villabonako udaleko euskara sailak, Euskaran Ados! mahai ireki eta parte hartzailearen bilkura berri bat antolatu du abenduaren 13an astelehena, arratsaldeko 18:00etan udaletxeko Batzar aretoan.

- 2022 Abendua 07
Kaleetako gabonetako argiteria abenduaren 19an piztuko da
Amasa-Villabonako udalak jakinarazi du aurtengo gabonetako argiak datorren abenduaren 19an, astelehena, piztuko direla lehen aldiz. Udalak 2020an hartutako erabakiari eutsi dio eta argiteria hau ipintzeko inbertsioa guztira 8.000 eurokoa izango da. Gogoratu behar da 2020. urtean (pandemia garaiko lehen gabonetan) udalak gabonetako argiteria jartzeko aurrekontua %60an murriztea erabaki zuela, aurreko legealdian (2018-2019ko gabonetan kasu) udalak 20.000 eurotik gorako gastua egiten baitzituen argi hauek jartzeko.

- 2022 Abendua 05
Udal Gobernuak babesa adierazi die azaroaren 21etik greba mugagabean dauden CIRCET CABLEVEN enpresako langileei
CIRCET CABLEVEN-eko langileak Vodafone komunikazio enpresa multinazionalarentzat lan egiten duten teknikariak dira. CIRCET CABLEVEN estatu mailako enpresa handi bat da eta guztira 2.500 langile ditu lurralde ezberdinetako delegazioetan banatuta. Enpresa honetako Gipuzkoako delegazioaren egoitza Amasa-Villabonan aurkitzen da, Ubegun industria poligonoan. Bertan 15 bat langilek egiten dute lan.