
- 2023 Maiatza 05
Seaska haurreskolak matrikulazioa epea ireki du
Datorren ikasturtea prestatzen hasi da dagoeneko herriko haurreskola, eta 2022 eta 2023 urteetan jaiotako txikitxoek maiatzaren 16ra arte daukate Haurreskolak Partzuergoko Seaska haurreskolan izena emateko epea.

- 2023 Maiatza 02
Elkartasun Sareak 2022 urteko memoria aurkeztu du
Bazterketa sozial arriskuan edota pobrezia egoeran dauden herritarrak laguntzen dituen elkartea da Elkartasun Sarea. Boluntario talde batek sortu zuen 2020 urtean, eta orduz geroztik ez dio utzi behar handiena duten herritarrak laguntzeari.

- 2023 Maiatza 02
Loatzo Musika Eskolak 2023-2024 ikasturteko matrikulazio epea ireki du
Loatzo Musika Eskolak gaur bertan ireki du 2023-2024 ikasturteko matrikulazio epea, eta lau urtetik aurrerako ikasleek eman dezakete izena, baita gazte eta helduek ere. Musika tailerra, musika hizkuntza, mota guztietako musika instrumentuak edota abesbatza eta musika taldea bezalako ikastaroak eskainiko dira Amasa-Villabonan, Zizurkilen, Adunan, Alegian, Altzon, Anoetan, Ibarran eta Iruran.

- 2023 Apirila 28
Tomatearen tailerra eskainiko du Furgobaratzak Villabonako Baratze Parkean
Neguko geldialdiaren ostean, Furgobaratza Villabonako Baratze Parkean izango dugu berriro ere. Horrela, maiatzaren 4rako, Tomatearen tailerra antolatu dute, 18:00-19:00 ordutegian.

- 2023 Apirila 27
Maiatzaren 2an egingo da Hauteskunde mahaietako kideak izendatzeko zozketa
Maiatzaren 28ko Udal eta Foru hauteskundeetarako mahaietan egongo diren kideak izendatzeko zozketa publikoa maiatzaren 2an (asteartea) egingo da, goizeko 09:00etan, Udaletxeko Batzar Areto Nagusian.

- 2023 Apirila 25
Maiatza Borrokan sentsibilizazio jardunaldiak antolatu ditu Tolosaldea Sahararekin elkarteak
Maiatzaren 10ean Fronte Polisarioak 50 urte beteko ditu, eta urteurren horren harira, Maiatza Borrokan sentsibilizazio jardunaldiak antolatu ditu Tolosaldea Sahararekin elkarteak. Maiatzaren 7tik 20ra izango dira, eta bailarako hainbat herritara zabalduko dira ekimenak, tartean Villabonara.