19Apirila2024

009.jpg
Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Amasa-Villabona eta Zizurkilgo udalek adierazpen bateratua kaleratu eta bihar 12:00etan elkarretaratzea egingo dute homofobiaren aurka

Amasa-Villabona eta Zizurkilgo udalek adierazpen bateratua kaleratu eta bihar 12:00etan elkarretaratzea egingo dute homofobiaren aurka

lgtbiq

Pasa den larunbat gauean Villabonan izandako gertakarien eta homofobiaren kontrako egunaren harira, Amasa-Villabonako eta Zizurkilgo udalek adierazpen bateratua kaleratu dute. Adierazpenak udalean ordezkaritza duten alderdi politiko guztien babesa izan du. Horrela, bi udalek deituta, bihar 12:00etan elkarretaratzea izango da Villabona eta Zizurkil batzen dituen oinezkoen zubian. 

Honakoa da gaur Amasa-Villabona eta Zizurkilgo udalek argitaratu duten oharra:

Bihar, maiatzak 17, LGTBIfobiaren aurkako nazioarteko eguna dugu.

Zizurkil eta Villabonako Udalok aniztasunaren aldeko aldarria egin nahi dugu, ozen eta garbi. Herri anitza nahi dugu, non edozein lasai eta seguru bizi ahal izango den. Non bakoitzaren aukerak eta izaerek herria aberasten duten.

Egun hau baliatu nahi dugu inongo eraso homofoborik ez dugula onartzen esateko ere. Alkohola ez da aitzakia, eztabaidak ezin dira indarkeriarekin konpondu eta are gutxiago irain homofoboekin. Bestelako jendarte eredu bat nahi dugu. Horregatik, asteburuan gure herrietan gertatutakoa irmo salatu nahi dugu.

Zizurkilgo eta Villabonako Udalok lanean jarraituko dugu homofobiaren, xenofobiaren eta matxismoaren aurka. Gure herritarrak, jatorria eta sexu orientazioa edozein izanda ere, askatasunean bizitzea nahi dugu.

Hau guztia dela eta, bihar maiatzak 17, elkarretaratzea deitzen dugu Amasa-Villabona eta Zizurkilgo Udalok, eguerdiko 12:00etan, bi herriak batzen dituen oinezkoen zubian. Bertan parte hartzera gonbidatzen ditugu herritarrak.

ADIERAZPENAREN DOKUMENTUA

 

 

Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Amasa-Villabona eta Zizurkilgo udalek adierazpen bateratua kaleratu eta bihar 12:00etan elkarretaratzea egingo dute homofobiaren aurka
logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.