24Otsaila2024

010.jpg
Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Udalak 88 eguzki plaka jarri ditu Arroa auzoko Fleming Herri Eskolaren teilatuan

Udalak 88 eguzki plaka jarri ditu Arroa auzoko Fleming Herri Eskolaren teilatuan

20231124Plakak

Trantsizio energetikoaren erronkari erantzuteko estrategiaren baitan, Amasa-Villabonako Udalak beste 88 plaka fotovoltaiko ezarri ditu Fleming Herri Eskolak Arroa auzoan duen eraikinaren teilatuan. Plaka hauek, guztira, 40 Kw sortuko dituzte aurrerantzean eta horrela beste aurrera urrats garrantzitsu bat emango da udalaren energia autokontsumoan.

Udalak guztira 53.083,48 euroko inbertsioa egin du instalazio hau gauzatzeko baina aipatu behar da Udalak Gipuzkoako Foru Aldundiaren 20.435,44 euroko dirulaguntza lortu duela proiektu hau aurrera eramateko. Zegokion lizitazio prozesua burutu ondoren, Leycolan S.A.L enpresa arduratu da instalazio lanetaz.

Udalak garapen iraunkorraren aldeko apustu sendoa egiten du eta horretarako 2021ean osatutako Amasa-Villabonako Energia-Plana aplikatzen ari da. Zentzu horretan 88 plaka fotovoltaiko berri hauen instalazioarekin, udal eraikinetan egiten den energia garbi eta berriztagarrien sorkuntza nabarmen areagotuko da, autokontsumo energetikoaren helburura gerturatuz.

Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Udalak 88 eguzki plaka jarri ditu Arroa auzoko Fleming Herri Eskolaren teilatuan
logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.