19Apirila2024

009.jpg
Zu hemen zaude: Albisteak

Kategoria: Nabarmenak

20240220 Gaza

Udalak 5.000 euroko laguntza bideratuko du Gazara, Palestinar herriarekin elkartasunez

Gernika-Palestina Deialdi Herritarrak egindako eskaerari erantzunez, Amasa-Villabonako Udalak 5.000 euroko ekarpena egingo dio Palestinan eta zehazki Gazan lan humanitarioa garatzen duen Mundubat Gobernuz Kanpoko Erakundeari. Euskal erakunde honek 1998az geroztik palestinarren eskubideak defendatzeko eta eskualdean bake justua lortzeko lanean dihardu.

Dagoeneko 30.000 pertsona baino gehiago hil dira Palestinan Israelgo okupazioaren bonbardaketak hasi zirenetik. Horietatik gehienak emakumeak eta haurrak dira eta sarraskiak, tamalez, ez du etenik. Egoera lazgarri horren aurrean, Gernika-Palestina Deialdi Herritarra elkarteak Euskal Herritik elkartasun erantzunik bateratuena eman nahi du, eta horretarako, besteak beste, diru-bilketa abiarazi du. Amasa-Villabonako Udalari ere ekarpen ekonomikoa egiteko eskaera egin zion pasa den urtarrilaren 29an.

Bada, gaur eguerdian izandako Ogasun Batzordean ordezkaritza duten alderdi guztiek aho batez adostuta, 5.000 euroko diru ekarpena egingo dio Udalak Mundubat GKEari.

Ekarpen honek bere helburuak bete ditzan, Gernika-Palestina Deialdi Herritarra-k bideratutako diruaren jarraipen zehatza bermatuko du eta urte amaieran Udalari memoria bat aurkeztuko dio, ekarpen honen emaitzak azalduz.

Kategoria: Albisteak

20240210 ElkartasunAzoka2

Elkartasun azokak 365 gosari bildu nahi ditu larunbatean

Elkartasun azoka ez da azoka konbentzional bat izango; truke-azoka bat baizik. Gosaritarako elikagaiak ekartzen dituzten herritarrek Elkartasun Sareak biltegian duen materiala (panpinak, liburuak, arropa, mahai jolasak…) eramateko aukera izango dute. Elkartasun Sareak, Irrika Aisialdi Taldeak eta Amasa-Villabonako Udalak elkarlanean antolatutako ekimen hau otsailaren 24an izango da, larunbatean, Villabonako Berdura plazan.

Gehiago irakurri...

Kategoria: Nabarmenak

Oharra2

Amasa-Villabonako Udalaren oharra, Tolosan Ertzaintzaren karga batean zauritutako herritarra dela eta

Honakoa da Amasa-Villabonako Udalak sare sozial ezberdinetan dituen kanal ofizialen bidez atzo argitaratutako ohar laburra:

"Atzo goizaldean Tolosan izandako Ertzaintzaren karga baten ondorioz Amasa-Villabonako 16 urteko gazte bat larri zauritua dago begian pilotakada bat jasota. Udalak gertatutakoa argitzea exijitzen du, eta elkartasuna adierazten die zauritutako gazteari eta bere senideei. Azkar senda dadin espero dugu".

Era berean, Beatriz Unzue Esnaola alkateak honakoa adierazi zuen atzo arratsaldean:

"Alkate bezala, harremanetan jarri naiz zaurituaren senideekin, animoak emateko eta Udalaren laguntza eskaintzeko. Alboan izango gaituzte behar dutenerako. Momentu honetan garrantzitsuena tratamendu medikua ondo ateratzea eta gaztea guztiz errekuperatzea da. Horrela izan dadila. Gertatutakoa argitu behar da".

Azpikategoria

Zu hemen zaude: Albisteak
logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.