09Ekaina2023

011.jpg
Zu hemen zaude: Albisteak

Kategoria: Nabarmenak

UdalHauteskundeak2023

Udal hauteskundeek Amasa-Villabonan utzitako emaitzak

EH Bildu alderdiak 1.468 boto jaso ditu (% 59,31), EAJ-PNVk 665 (% 26,87), PSE-EE alderdiak 208 (% 8,40) , Elkarrekin Podemosek 62 (% 2,51), eta PPk, aldiz, 22 babes lortu ditu (% 0,89). Azken bi hauek ez dute ordezkaritzarik lortu Villabonako Udalean.

Maiatzaren 28an izandako Udal eta Foru Hauteskundeetan EH Bildu izan da garaile Amasa-Villabonan. Alderdi irabazleak 1.468 boto lortu ditu guztira, hau da, Amasa-Villabonan bozkatu dutenen % 59,31aren babesa jaso du. Horrela, Beatriz Unzue buru duen alderdiak 8 ordezkari izango ditu 2023-2027 legegintzaldian.

EAJ-PNV izan da bigarren indar politiko bozkatuena, 665 boto eskuratuta, hau da, guztizkoaren % 26,87a. Horrela, Eneko Urdangarinen gidaritzarekin batera, EAJ-PNVk beste 3 ordezkari izango ditu Villabonako Udalean, guztira 4 ordezkari.

Amasa-Villabonan hirugarren alderdi bozkatuena PSE-EE izan da, 208 botorekin, alegia, botoa ematera gerturatutakoen % 8,40aren babesarekin. Talde honek , beraz, Eduardo Vaz izango du ordezkari Udalbatzan.

Elkarrekin Podemos alderdiak 62 boto (%2,51 ) lortu ditu, eta PPk 22 (%0,89), beraz, bi indar politiko hauek ez dute ordezkaririk izango Udalean 2023-2027 legegintzaldian.

2023-2027 legegintzaldian Udalbatza osatuko duten zinegotziak

  • Beatriz Unzue Esnaola (EH Bildu)
  • Xabat Laborde Etxabe (EH Bildu)
  • Irune Alfonso Izagirre (EH Bildu)
  • Eñaut Zelarain Etxeberria (EH Bildu)
  • Arantza Lopez Luloaga (EH Bildu)
  • Ander Goikoetxea Arana (EH Bildu)
  • Ander Etxeberria Etxeberria (EH Bildu)
  • Eneritz Ugartemendia Urretavizcaya (EH Bildu)
  • Eneko Urdangarin Eizagirre (EAJ-PNV)
  • Arantzazu Rojo Gomez (EAJ-PNV)
  • Ianko Gamboa Sanz (EAJ-PNV)
  • Aitziber San Roman Abete (EAJ-PNV)
  • Eduardo Gonzalez Vaz (PSE-EE)

M28 Udal eta Foru hauteskundeen datu orokorrak

DATA  2023/05/28 
ERROLDA  4.323
ESKRUTINIOA  %100
BOTO-EMAILEAK  2.511
ABSTENTZIOA  %41,92
BALIOGABEAK  36
ZURIAK  50

HAUTAGAI-ZERRENDEN     
BOTOAK

 2.425

Kategoria: Nabarmenak

20230526Hauteskundeak

M28ko Udal eta Foru hauteskundeetarako jarraibideak

Igandean, maiatzaren 28an, Udal hauteskundeak eta Gipuzkoako Batzar Nagusietarako hauteskundeak izango dira. Hauen bitartez, Amasa-Villabonako Udalbatza osatuko duten zinegotziak eta Gipuzkoako Batzar Nagusia osatuko duten batzarkideak hautatzeko aukera izango da. Gogoan izan Udal hauteskundeetarako bozka-paperak txuri kolorekoak direla eta Batzar Nagusietakoak berriz gorrixkak.

Amasa-Villabonan 18 urtetik gorako 4.413 herritarrek dute bozkatzeko eskubidea.

Goizeko 09:00 zabalduko dira hauteslekuko ateak eta arratsaldeko 20:00ak arte egongo da botoa emateko aukera.

Bozkaleku bakarra: Olaederra kiroldegia
Guztiek Olaederra kiroldegian bozkatu beharko dute, eraikineko lehenengo solairuko Multiekintzak eta Cycling aretoetan. Guztira, 6 mahai egongo dira, eta bakoitzak 2 hautetsontzi izango ditu (lehenengoa Udal hauteskundeetarako, eta bigarrena Gipuzkoako Batzar Nagusietarako).

Igandean bertan, hainbat udal langile Olaederra kiroldegian egongo dira hauteskundeei buruzko edozein zalantza argitzeko.

Kategoria: Albisteak

20230524Bizipoza

Bizipoza jaiaren aurkezpen ekitaldia maiatzaren 30ean izango da

Bizipoza jaiaren aurkezpen ekitaldia asteazkenean, hilaren 30ean izango da, 18:30etan, Villabonako Gurea Antzokian. Bertan, ekainaren 17 eta 18ko Bizipoza festan parte hartuko duten elkarteen aurkezpenak egiteaz gain, zuzeneko emanaldiak ere izango dira.

Gehiago irakurri...

Azpikategoria

Zu hemen zaude: Albisteak
logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.