19Apirila2024

010.jpg
Zu hemen zaude: Albisteak

Kategoria: Nabarmenak

20240130 BerdintasuneanAdos

"Berdintasunean ados!" mahai irekia sortu da, Udalaren berdintasun politikak gidatzeko

Amasa-Villabonako Udalak aurrerantzean garatuko duen Berdintasun Politika modu parte hartzailean erabaki eta martxan jarri nahi du, eta helburu horrekin, "Berdintasunean Ados!" lan-mahai ireki berria aurkeztu du gaur goizean.

Mahai honek Udalean ibilbide bat egin duten beste "Ados!" mahaiek duten izaera publiko, ireki eta parte-hartzailea izango du, eta interesa duen edonor partaide edo partehartzaile izan daiteke.

Mahaia hilero bilduko da, hileko lehen asteazkenetan, 18:30etan, Udaletxeko Batzar Aretoan, eta astebete lehenago Udalak bilera deialdiak eta gai zerrendak argitaratuko ditu www.villabona.eus webgunean eta sare sozialetako kanal ofizialetan.
Udal Gobernuak erabakitze ahalmen osoa aitortzen dio mahai honi. Ondorioz, Udalak garatuko duen Politika Feminista edota LGTBI+ kolektiboaren eskubideen aldekoa, mahai honetan eztabaidatu eta definituko dira, ondoren, Udalak bere baliabideen bitartez aurrera eraman ditzan.

Besteak beste, honako gaiak jorratuko dira mahai honetan: genero berdintasuna, indarkeria matxista, LGTBI fobia, LGTBI+ Komunitatearen bizi baldintzak hobetzeko Udalak garatu zuen plana abiapuntu hartu eta bertako neurriak martxan jartzea, emakumeon ahalduntzea, gizartearen sentsibilizazioa, zaintza sistema komunitario-feminista, hezkidetza feminista eta abar luze bat.

Dagoeneko herriko Mugimendu Feminista antolatuak (Lurgatz eta Akain Talde Feministek), eta Udaleko kale-hezitzaileek konfirmatu dute euren parte-hartzea. Udal gobernuaren aldetik Beatriz Unzue alkateak eta Irune Alfonso zinegotziak parte hartuko dute. Alazne Ayerbe teknikaria izango da mahaiaren dinamizazioa eta gidaritza eramango duena.

Honekin batera helbide elektroniko berri bat sortu da, "Berdintasunean Ados!" mahaiarekin harremanetan jartzeko edo berdintasunari zein aniztasunari lotutako gaien inguruan Udalari kontsulta edota ekarpenak egiteko; E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Mahai honek 53.000 €tik gorako aurrekontua izango du bere ibilbidea garatu ahal izateko, eta hainbat partida ekonomiko zuzenean kudeatuko ditu; Politika Feminista, 30.000 €; Genero Indarkeriaren aurkako ekintzak, 5.000 €; eta herriko zaintza sistemaren azterketa, 18.150 €.

Lehenengo bilera: otsailaren 7an, 18:30etan, Udaletxeko Batzar Aretoan

Bukatzeko, parte hartzeko gonbidapena egin nahi diegu berdintasunaren alde ekarpen bat egin nahi luketen herritar guztiei. Ateak zabalik egongo dira denentzat.
Ziur gaude herritarren parte hartzearen bidez, eta denon bultzadarekin, Amasa-Villabona berdinzale, parekide eta feminista eraikiko dugula.

Kategoria: Albisteak

20240125 HondakinenGarbiketa

3.200 kg-tik gora hondakin erretiratu ditu Udalak 2023an zehar

Udalak, herriko errekak, ibaiak eta ingurune naturalak babesteko duen konpromisoari eutsiz, 3.269 kg hondakin erretiratu zituen iaz eremu horietatik. 2023an ere, herriko eremu naturalak garbitzen eta zaintzen jarraitu du, eta Urzain Taldearekin lankidetzan, Amasa-Villabonako ingurumenaren osasuna eta biodibertsitatea mehatxatzen duten hondakinak erretiratu ditu eta hauek itsasora heltzea saihestu du.

Gehiago irakurri...

Kategoria: Albisteak

20240118Fleming

Estalpe berria Arratzaingo eskola publikoaren patioan

Herriko hezkuntza publikoaren azpiegiturak hobetzeko etengabeko ahaleginean, Udalak inbertsio berri bat gauzatu du Arratzaingo eskola eremuan. Horrela, azken hilabeteetan, Fleming Herri Eskola eta Erniobea BHI ikastetxeek elkarbanatzen duten eraikinaren barne patioan estalpe berri bat jartzeko lanak egin ditu. Hemendik aurrera, beraz, beste espazio estali bat edukiko du Arratzaingo eskola eremuak, eta bertako ikasleek euria ari duenean ere patio estalia eta bertan dagoen parkea erabiltzeko aukera izango dute.

Gehiago irakurri...

Azpikategoria

Zu hemen zaude: Albisteak
logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.