04Urria2023

001.jpg
Zu hemen zaude: Albisteak

Kategoria: Albisteak

20230627 TabikeMugikorrak

Hasi dira Arroako Fleming Herri Eskolan tabike mugikorrak ezartzeko lanak

Fleming Herri Eskolak Arroa auzoan duen eraikinean tabike mugikorrak ezartzeko lanei ekin die Udalak aste honetan bertan, haurrak oporrak dituztela baliatuz. Obra hauekin lehen solairuan dauden bi gela batzeko edo banatzeko aukera izango dute hezitzaileek, unean uneko beharrei erantzuteko eta espazioen aprobetxamendua hobetzeko.

Gehiago irakurri...

Kategoria: Albisteak

20220623Eihera

LGTBI+ kolektiboko pertsonei bizi baldintza duinak bermatzeko plana aurkeztu du Udalak

Amasa-Villabonako LGTBI+ harrotasunaren astearen baitan, Amasa-Villabonako Udalak, Eihera Kooperatibarekin elkarlanean, LGTBI+ kolektiboaren bizitzak duintzeko plana aurkeztu zuen atzo arratsaldean Aljibean. Bertan izan ziren Beatriz Unzue alkatea, eta Eihera Kooperatibako ordezkariak diren Laura Muelas eta Iñigo Etxezarreta. Zigor Dz eta Oier Labordek amaiera musikala eman zioten aurkezpen saioari. Ondoren, bertso-poteoan ibili ziren bertaratutakoak, Amaia Agirre eta Maider Arregi bertsolariekin batera.

Gehiago irakurri...

Kategoria: Albisteak

20230619 HarrotasunarenAstea

LGTBI+ harrotasunaren astea ospatuko da Amasa-Villabonan

LGTBI+ komunitatearekin duen konpromisoari eutsiz, Udalak bat egiten du LGTBI+ kolektiboko pertsonen eskubideen eta inklusioaren aldeko borrokarekin. Hori horrela, Amasa-Villabonako harrotasunaren astea antolatu du datozen egunetarako. Beraz, gure herrian aniztasuna ospatzeko eta berdintasuna sustatzeko aukera paregabea izango dugu ekainaren 21etik 28ra, LGTBI+ Harrotasunaren Nazioarteko Eguna.

Gehiago irakurri...

Azpikategoria

Zu hemen zaude: Albisteak
logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.