04Urria2023

011.jpg
Zu hemen zaude: Albisteak

Kategoria: Nabarmenak

20230617Udalbatza

Beatriz Unzue Esnaolak jarraituko du Amasa-Villabonako alkatetzan

Udalbatza berriaren eraketarako osoko bilkura egin da gaur eguerdian udaletxeko Batzar aretoan, eta Beatriz Unzue Esnaola Euskal Herria Bilduko hautagaia izango da Amasa-Villabonako alkatea, 2023-2027 legegintzaldian. Bere bigarren legealdia izango da alkatetzan.

Toki-administrazioei buruzko erregelamenduak agintzen duen bezala, Adineko mahaia (udalbatzako kide gazteenak eta helduenak osatua) eratu ondoren, kredentzialak egiaztatu eta zinegotziek beren kargua hartu dute.

Udalbatza berria aldarrikatu ondoren, Amasa-Villabonako alkatea aukeratu dute zinegotziek bozketa bidez. EH Bilduko zortzi zinegotzien botoak Beatriz Unzue Esnaolarentzat izan dira, eta EAJ-PNVko lau ordezkariek, eta PSE-EEkoak boto zuria eman dute.

Beraz, 2023-2027 legegintzaldian, Udalbatza osatzen duten zinegotziak hauek dira:

-              Beatriz Unzue Esnaola (EH Bildu)

-              Xabat Laborde Etxabe (EH Bildu)

-              Irune Alfonso Izagirre (EH Bildu)

-              Eñaut Zelarain Etxeberria (EH Bildu)

-              Arantza Lopez Luloaga (EH Bildu)

-              Ander Goikoetxea Arana (EH Bildu)

-              Eneritz Ugartemendia Urretavizcaya (EH Bildu)

-              Juan Luis Irazusta Diaz (EH Bildu)

-              Eneko Urdangarin Eizagirre (EAJ-PNV)

-              Arantzazu Rojo Gomez (EAJ-PNV)

-              Ianko Gamboa Sanz (EAJ-PNV)

-              Aitziber San Roman Abete (EAJ-PNV)

-              Eduardo Gonzalez Vaz (PSE-EE)

Kategoria: Albisteak

20230616 KontsumoBonoak23

Kontsumo bonoen kanpaina berria irailaren 15etik aurrera

Irailaren 15ean abiatuko da Amasa-Villabonako Kontsumo Bonoen kanpainaren edizio berria eta abenduaren 9ra arte luzatuko da. Gure herriko merkataritza sustatzea helburu duen ekimen hau Amasa-Villabonako Udalak antolatu du Oria Merkatari Elkartearekin elkarlanean.

Gehiago irakurri...

Kategoria: Albisteak

BertatikBertara2023

Amasa-Villabonako udalak Bertatik Bertara kanpainan parte hartuko du

Bisitariak zein bisitariekin harremana duten zerbitzu sektoreko arduradunak eta langileak euskara aintzat hartzera gonbidatzeko kanpaina egingo da Amasa-Villabonan eta udalerri euskaldunetan.

Gehiago irakurri...

Azpikategoria

Zu hemen zaude: Albisteak
logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.