Gizarte Zerbitzuen arloan diharduten elkarteek maiatzaren 2ra daukate udal dirulaguntzak eskatzeko epea
- In Albisteak
- Post 2023 Apirila 17

Gizarte Zerbitzuen arloan diharduten irabazi asmorik gabeko elkarteentzat dirulaguntzak abiarazi ditu Udalak aurten ere. Eskaerak aurkezteko epea dagoeneko zabalik dago, eta maiatzaren 2a izango da azken eguna, eguerdiko 14:00etan.
Guztira, 10.000 euroko diru-partida bideratu du Udalak Amasa-Villabonan jarduten duten edota onuradunak Amasa-Villabonako herritarrak dituzten hiru elkarte laguntzera.
Dirulaguntza honen xehetasunak eta eskatzaileek bete beharreko baldintzak eta dokumentazioa kontsultatu daitezke GAOn argitaratutako oinarrietan.
Deialdi honetan parte hartzeko aurkeztu beharreko dokumentazioa eta eskaera orria Villabonako Udaleko erregistro elektronikoaren bidez aurkeztu beharko da.