Euskara, denen eskura
Villabonako Udalaren politika da euskara eta bere erabilera herritarren artean zabaltzea. Xede hori lortzeko, urte guztian era askotariko ekimenak sortu eta bultzatzen ditu Udaleko Euskara Zerbitzuak. Ikasturte berrirako ikastaroak eta hainbat egitasmo martxan jarri ditu sailak. "Euskara ikasteko herritarren eskura erramintak jartzea ezinbestekoa da hizkuntzaren normalizazio bat emateko", diote Udaletik. Euskara sailak zerbitzu mordoxka eskaintzen ditu euskararen sustapenerako: Udal barruan eta udalerrian euskararen erabilera areagotzeko planak, hizkuntza aholkularitza, euskararen egoerari buruzko informazioa eta euskara ikasi nahi dutenentzat diru-laguntzak.
Beraz, anima zaitez euskara ikastera eta, noski, euskaraz bizitzera. Euskara, Amasa-Villabonan, denen eskura baitago. Egiozu hozka gure euskara goxoari!!