Arratzaingo aparkalekuko eraberritze lanak hasi dira gaur goizean
- Post 2023 Martxoa 13

Arratzain fubol zelaiaren aldameneko aparkalekuaren eraberritze lanei ekin zaie gaur goizean. Horrela, 1.800 m2-ko eremuaren bueltan zintarri edo bordillo bat jarriko da, lurzorua asfaltatuko da eta autoek aparkatzeko marrak margotuko dira. Horretaz gain, 6 farolentzako oinarriak ere jarriko dira, eremuaren argiztapena egiteko.
Bixente Otegi Lizaso S.L enpresak izango du eraberritze honen ardura, eta Udalak, guztira, 48.276 euro bideratu ditu lan honetara. Lanek gutxi gora-behera, 2-3 asteko iraupena izatea aurreikusten da.
Bestetik, aparkalekuaren asfaltatzea eta margoketa behin amaituta, udal brigadako langileek 6 argi-puntu edo farolen muntaketarekin hasiko dira.