05Ekaina2023

005.jpg

Nabarmenak

Nabarmenak

 

bannerra GIDARENA

 

            BaliabideenGida-English     BaliabideenGida-Française

 

ALBISTEAK

Osakidetzan ere, hautatu dezagun euskara!

20230317 Osakidetza-UEMA

Osakidetzak kanpaina bat abiarazi du herritarrek osasun-arreta zein hizkuntzatan jaso nahi duten adierazteko. Horren arabera, herritarrek hautatzen duten hizkuntzan izango dute harremana osasungintzako profesionalekin, eta hautatzen duten hizkuntzan jasoko dituzte gutunak, oharrak eta antzeko jakinarazpenak ere.

Eusko Jaurlaritzaren hitzetan, Osakidetzak abiarazitako kanpainarekin “asistentzia maila desberdinetan behar diren osasun zerbitzuen euskarazko eskaintza integrala artikulatu ahal izatea” da helburua, batez ere Lehen Mailako Arretan, Arreta Espezializatuan eta Osasun Mentalean.

Villabonako osasun zentroak 10.471 erabiltzaile ditu guztira, eta horietatik %91,8ak dagoeneko aukeratu du zein hizkuntzatan jaso nahi duen arreta.  %57,90ak, hau da, 5.560 lagunek hain zuzen ere, euskararen aldeko hautua egin dute.  Dena dela, 860 erabiltzailek ez dute hizkuntza hautatu egin oraindik, eta batez ere, horiei dei egin nahi die Amasa-Villabonako Udalak eta UEMAk, kanpainarekin bat egin dezaten eta osasun-arreta ere euskaraz eska dezaten. Herritar are eta gehiagok hala eskatuz gero, orduan eta indar handiagoa izango baitugu, guztion hizkuntza-eskubideak bermatzeko, osasun-langile euskaldunak behar ditugula eskatzeko...

logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.