11 harrera familia behar dira eskualdean, 15 haur saharar hartzeko
- Post 2023 Martxoa 24

Tolosaldeko Oporrak Bakean egitasmorako eskualdeko 11 familia behar ditu Tolosaldea Sahararekin Elkarteak, 15 haur sahararrek uda gure eskualdean igaro dezaten.
Oporrak Bakean programaren bitartez, 8-12 urte bitarteko haur sahararrek uda basamortutik eta errefuxiatu kanpamentuetatik kanpo pasatzeko aukera dute, eta familia euskaldunek Herri Sahararra lagundu eta beste kultura batekin elkarbizitzeko aukera izango dute.
Harrera honen arrazoiak hurrengoak dira:
- Haurrak basamortuko udako baldintza gogorretatik aldentzea (udan 50 gradu baino gehiagoko tenperaturak, are ekaitzak…).
- Haurren osasuna hobetu elikadura orekatu baten bitartez, egunean bost bazkari eginez, elikagai fresko, barazki, fruta, proteinak eta abar hartuz.
- Oinarrizko osasun azterketak egin eta kanpamentuetan antzeman edo tratatzea zaila diren gaitzak artatu: ikusmen eta entzumen arazoak, hortzetako gaitzak…
- Haur sahararrek kultura eta hizkuntza berriak eta errefuxiatu kanpamentuetakoa ez den beste errealitate bat ezagutzea.
- Mendebaldeko Sahara eta Herri Sahararraren egoeraren bueltan euskal herritarrak sentsibilizatu.
- Gizarte sahararra eta gizarte euskaldunaren arteko harremana sustatu.
Beraz, uda honetan saharar haur baten harrera familia izan nahi baduzu, jarri Tolosaldea Saharekin elkartearekin harremanetan E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera idatzita edo 696 014 786 zenbakira deituta.