01Ekaina2023

007.jpg

Nabarmenak

Nabarmenak

 

bannerra GIDARENA

 

            BaliabideenGida-English     BaliabideenGida-Française

 

ALBISTEAK

Seaska haurreskolak matrikulazioa epea ireki du

20230505Seaska

Datorren ikasturtea prestatzen hasi da dagoeneko herriko haurreskola, eta 2022 eta 2023 urteetan jaiotako txikitxoek maiatzaren 16ra arte daukate Haurreskolak Partzuergoko Seaska haurreskolan izena emateko epea.

Matrikulazioa Villabonako Seaska haurreskolara bertaratuta edo online egin daiteke www.haurreskolak.eus webgunean.

Matrikula doan
Aipatzekoa da haurreskola zerbitzua doakoa izango dela datorren ikasturtean. Azken urteetan Amasa-Villabonako Udalak dirulaguntzak eskaini zituen herritar guztiek zerbitzu publiko hau erabiltzeko aukera izan zezaten. Baina, haurreskolako matrikulazioaren doakotasuna behin lortuta, Udalak ez du diru partidarik bideratuko herriko haurreskolan izena ematen duten familiak diruz laguntzera.

Informazio gehiagorako 943 69 20 29 telefono zenbakira deitu edo E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. mezu bat idatzi.

Matrikulazio kanpainaren kartela

logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.