01Ekaina2023

007.jpg

Nabarmenak

Nabarmenak

 

bannerra GIDARENA

 

            BaliabideenGida-English     BaliabideenGida-Française

 

ALBISTEAK

Santiotako programaren azala aukeratzeko lehiaketa maiatzaren 16tik ekainaren 1era

20230512Lehiaketa

Kultura sailak Santio jaien programako azala aukeratzeko lehiaketa jarriko du martxan. Proposamenak egin nahi dituzten herritarrek maiatzaren 16tik ekainaren 1era izango dute aurkezteko aukera. Lan irabazleak 400 euroko saria jasoko du, eta bigarrenak tablet bat.

Lehiakide bakoitzak nahi adina lan aurkezteko aukera izango du aurten, beti ere, lan bakoitza bere sobre itxian eta dagozkion datuekin aurkezten bada. Hau da, lan bakoitzeko sobre bat, eta sobre bakoitzean parte-hartzailearen izen-abizenak eta telefonoa zehaztuta. Ondoren, Santio Jai Batzordea izango da lehiaketaren epai-mahaia.

Parte-hartzeko bete behar diren baldintzak
Proposamenak egin nahi dituzten herritarrek maiatzaren 16tik ekainaren 1era izango dute parte-hartzeko aukera, eta ondoren zehazten diren oinarriak bete beharko dituzte:

• Herrikoa izan behar da, eta 16 urtetik gorakoa.

• Lanek erabat originalak izan beharko dute. Norbaitek originala ez den lan bat aurkeztuko balu, ezin izango da lehiaketaren hurrengo edizioetan aurkeztu.

• Azalaren formatua 21x21 cm-koa izango da, eta edozein teknika erabil daiteke.

• Aurkeztutako azalak honako testua eraman beharko du: “Santio Jaiak - Villabona 2023”.

• Lanak udaleko herritarren arreta bulegoan aurkeztu daitezke, 08:00etatik 14:00etara. Lanarekin batera, sobre itxi bat aurkeztu beharko da, eta bertan parte-hartzailearen izen-abizenak eta telefonoa jarri behar dira.

400 euro irabazlearentzat eta tablet bat bigarrenarentzat
Lan irabazleak 400 euroko saria izango du, eta aurten, gainera, bigarren sari bat ere banatuko da: tablet bat.

Lehiaketaren kartela

logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.