01Ekaina2023

003.jpg

Nabarmenak

Nabarmenak

 

bannerra GIDARENA

 

            BaliabideenGida-English     BaliabideenGida-Française

 

ALBISTEAK

Bizipoza jaiaren aurkezpen ekitaldia maiatzaren 30ean izango da

20230524Bizipoza

Bizipoza jaiaren aurkezpen ekitaldia asteazkenean, hilaren 30ean izango da, 18:30etan, Villabonako Gurea Antzokian. Bertan, ekainaren 17 eta 18ko Bizipoza festan parte hartuko duten elkarteen aurkezpenak egiteaz gain, zuzeneko emanaldiak ere izango dira.

Herritar guztientzat irekia izango da aurkezpen hau, baina aurretik gonbidapenak eskuratu beharko dira Amasa-Villabonako Udalaren Arreta Zerbitzuan (Udaletxeko behe solairuan), E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera mezu bat bidalita edo egunean bertan, 17:30etatik aurrera, Gurea antzokiko leihatilan.

Aurkezpenaren kartela

'Bizipoztu dantzan!' emanaldiak, Oinkariren eskutik
Oinkari dantza taldeak eta Bizipoza elkarteak elkarlanean, “Bizipoztu dantzan!” izeneko bi emanaldi eskainiko dituzte ekainaren 17an, larunbata. Lehengo saioa eguerdiko 12:00etan izango da, eta bigarrena, aldiz, arratsaldeko 18:30etan. Sarrerak 5 euroan daude salgai Amasa-Villabonako Udalaren webgunean.
Bi dantza-emanaldi hauen sarreren salmentarekin bildutako dirua Bizipozaren ekimenak babestera eta sustatzera bideratuko da.

Dantza-emanaldiaren kartela

logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.