19Apirila2024

005.jpg

Nabarmenak

Nabarmenak

 

bannerra GIDARENA

 

            BaliabideenGida-English     BaliabideenGida-Française

 

ALBISTEAK

Euskararen aurkako erasoak gelditzeko unea da

20231020 Euskararen aurkako erasoak gelditzeko garaia da

Epaitegietatik euskararen aurkako erabaki berri bat hartu da. Zehazki, Udal Legearen hainbat artikulu baliogabetu ditu EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak, Vox alderdiaren helegite bat onartuta. Oso larria da epai honek duen garrantzia: euskararen normalizazioa helburu duten hizkuntza politikak arautzea eta egitea eragozten die udalei.

Esaterako, ezbaian jartzen du udalek dokumentuetan euskara lehenesteko aukera, zerbitzuak euskaraz nola eskaini planifikatzea eta telefono edo bozgorailuen bidezko informazioa euskaraz lehentasunez eskaintzea, besteak beste.

Sentzia hau euskararen normalizazioaren aurkako erasoa da eta epaitegietatik azken aldian jasotako antzeko erabakien norabidean doa. Uztailean, Tolosaldeko 27 alkatek eta euskalgintzako eragileek salatu zuten epaitegietatik euskararen aurkako beste epai bat. Azken sentzia hau heritarren hizkuntza eskubideen aurkakoa da eta helburu argia du: euskararen erabilera oztopau eta gaztelania inposatzea. Tolosaldean euskara naturaltasun osoz transmititzen da eta herritarrak euskaraz bizi gara nagusiki; udalen jarduna naturaltasun horren jarraipena besterik ez da. Udal Legearen artikulu hauek baliogabetzea, gure hizkuntza normaltasunez erabiltzearen eta sustatzearen aurkako erabakia da.

Eraso honen aurrean, Amasa-Villabonako Udalak bat egiten du Galtzaundi Euskara Taldetik Tolosaldeko herritarrei egin dien deiarekin, eta urriaren 21ean, 12:00etan, Tolosako Plaza Zaharrean egingo den elkarretaratzean parte hartzera animatu nahi ditu amasa-billabonatarrak. Euskararen aurkako erasoak gelditzeko, gure hizkuntzaren normalizazioan pausoak emateko eta guztiok euskararen erabilera indartzeko garaia da.

Deialdiaren kartela

logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.