Igandean izango da Bizilagunak egitasmoa
- Post 2023 Azaroa 14

Igandean, azaroaren 19an, familia autoktono bat eta migratzaile bat mahai baten inguruan elkartzeko aukera eskainiko du Bizilagunak ekimenak. Bazkalorduan elkartuko dira bi kulturak eta elkarrekin zapore, ezagutza, interes eta esperientziak partekatuko dituzte. Horrela, aurreiritziak eta estereotipoak gainditzeaz gain, elkar hobeto ezagutu eta lagun berriak egiteko aukera izango da, Amasa-Villabonaren aniztasuna eta kultura aberastuz.
Urtero bezala, bi familiek dinamizatzaile baten laguntza izango dute igandeko bazkaria prestatzen laguntzeko.
Beraz, zure bizilagunak otordu baten inguruan ezagutu nahi badituzu, eman izena eta parte hartu! Dinamizatzaile edota familia bezala eman dezakezu izena.
Izena emateko edota zalantzak argitzeko : www.sosracismogipuzkoa.org/bizilagunak